4. BEHAKETAK:

  1. Grabitate-indarraren norabide eta noranzkoan landatuta:
  1. Grabitate-indarraren perpendikularrean landatuta:

5. EMAITZAK:

 a) Argazkien interpretazioa:

Argazkietan ikusi dezakegun bezala, bertikalki hazi diren indaben eta alborantz hazi direnen artean, desberdintasun oso nabarmena dago zenbait aspektuetan. Kasu honetan, beste kasuetan kontran, alborantz egon diren indabak askoz gehiago hazi dira, 100 mm gehiago gutxi gorabehera. Hau oso ezberdintasun handia da eta ikusten ari garenaren arabera, indabak hobeto hazten dira bektor grabitatorioaren norabide berdin berdinean ez daudenean. Izan ere, beraen goiko atalak, grabitropismo positiboa du, sustraiak bezala eta orduan, zurtoinak ez du hainbeste indarrik gorantz hazteko zuzen zuzen badago. Baita ere, ikusi ahal izan dugu alborantz jarrita zegen edalontzian ladatutako indaben sustraiak askoz luzeagoak direla. Hauen sustraiak batez ere horizontalean hazi dira, hidrotropismoa dela eta. Hidrotropismoa beste tropismo mota bat da eta honen estimulua ura da. Edalontzia horizontalean zegoenez, sustraiak horizotalean mugitu dira, uraren bila. Baina, sustraien bukaeran Lurraren zentrorantz inklinatzen direla ikusi dezakegu eta hau, grabitropismoaren eraginez gertatzen da.

Beste aldetik, bektor grabitatorioaren paralelo zeudenen sustraiak, ez dira hainbeste hazi eta guk uste dugu hori izan dela indabek sustraiak hazteko perimetro nahikoa izan behar dutela eta honetan, algodoian bertikalki ondo sartuta zeudenez (bestean horizontalki zegoenez edalontzia ezin ziren hain barrura sartu) ez dute hazteko leku nahikorik izan eta beraien artean pegatuago egon dira. Hala ere, honetan gutxienez lau indaba haziak hazi egin dira eta bestean, lauetatik bakarrik 3 hazi dira (baina gehiago).

b) Datuekin grafikoak. Grafikoen interpretazioa:

Grafiko hauetan argi ikusten da bektor grabitatorioa jarraitzen zuten (bertikalak) eta bektor grabitatorioa jarraitzen ez zutenen (horizontalak) indaben hazkuntzaren arteko ezberdintasunak. Alborantz zeudenei, ia 100 mm gehiago hazi zaie zurtoina eta sustraiak 20 mm gehiago inguru. Hau, espazioarengatik izan dela deritzogu eta indaben goiko atalak, grabitropismo positiboa duelako. Hala ere, gauza batzuk amankomunean dituzte. Bien sustraiak landatu eta bigarren egunera hazi dira eta zurtoinak hirugarren egunean.

-EMAITZA OROKORRAK:

6. ONDORIOAK:

Ondorioz, esperimentu honen emaitzak ikusi ondoren, esan dezakegu indaben hazkuntza grabitatea estimulatzen dienean eta ardatz grabitatorioa normala ez denean, ezberdina dela. Grabitatearen indarrek eraginda, bi kasuetan sustraiak Lurraren zentrorantz doaz (grabitropismo positiboa) eta zurtoinak argirantz (grabitropismo negatiboa). Honek eragiten du, alborantz jarrita dauden landareen sustraiek eta zurtoinek inklinatu egin behar izatea grabitateak estimulatuta. Honek, indaben kasuan ez du beraien hazkuntza moteltzen eta hori oso puntu garrantzitsua da. Gure hasierako hipotesiaren aurka, haien hazkuntza nahiko erregularra da ere bai. 

Indabek espazio nahiko behar dutela ondorioztatu dugu ere. Alborantz zeuden hazien sustraiek espazio gehiago zutenez hazteko, gehiago hazi dira eta hala ere, hazi bat ez da hazi lau horietatik espazio nahikorik ez zuelako. Gainera, hauen zurtoinak luzeenak dira eta beraz, ez dira klinostatoan sartuko. 

Indabak garbantzuekin alderatuta, apur bat azkarrago eta gehiago hazten dira. Beraz, indabak garbantzuak baino hobeak izango dira klinostatoan jartzeko. Hala ere, indabak dilisten diliatekin alderatzen baditugu, txarragoak dira. Dilistek denbora gutxiago behar dute hazteko, espazio gutxiago behar dute eta sustrai gutxiago behar dituzte. 

Bukatzeko, esan dezakegu indaben hazkuntza bektor-grabitatorioaren zentzuan eta grabitatearen indarren norabide eta noranzkoan ez daudenean, ez dela asko aldatzen, beharbada azkartzen da eta guzti.  Baita guk pentsatu baino gehiagoko espazioa behar dute hazteko eta hazkuntza nahiko motela da dilistekin alderatuz. Beraz, ez dugu uste hau lekalerik aproposa denik espaziora eramateko.