4. BEHAKETAK:

  1. Grabitate-indarraren norabide eta noranzkoan landatuta:
  1. Grabitate-indarraren perpendikularrean landatuta:

5. EMAITZAK:

  1. Argazkien interpretazioa

Argazkietan ikusi dezakegun bezala, bertikalki hazi diren garbantzuen eta alborantz hazi direnen artean, desberdintasun nabarmena dago zenbait aspektuetan. Bertikalki egon direnetan, hau da, bektor-grabitatorioaren eta indar-grabitatorioaren noranzkoan eta zentzuan egon direnetan, bakarrik bati hazi izan zaio zurtoina eta modu egokian garatu izan ahal da. Besteek ez dute toki nahikorik izan eta bati, bakarrik sustrai txiki bat garatu zaio eta besteari ezer ere ez. Alborantz zeudenetan, gauza berdina gertatu da. Bakarrik bat modu egokian garatu izan da eta beste biak ezin izan dira garatu (lehenengoa apur bat hazi da, baina  hirugarrena bigundu eta txarto jarri egin da). 

Bertikalki hazi den garbantzuaren zurtoina, zuzenagoa eta luzeagoa da (ardatz-grabitatorioam zegoelako). Alborantz hazi denarenan, 39°-ko inklinazioa egon delako. Zurtoinak graduazio hori hartu egin du, grabitatearen indarrak estimulatuta eta bektor-grabitatorioarengana hurbildu nahirik. Bestea, ez da inklinatu laburregia zelako. 

Baita sustraietan ezberdintasunak ikusi ditzakegu ere. Alborantz hazi direnen sustraiak, hasieran bira txiki bat egiten dute (lehenengoak 49°-koa eta bigarrenak, 31°-koa), bektor-grabitatorioa jarraitzeko (grabitatearen indarrak eragina) eta Lurraren zentrorantz joateko. Gainera, tolestuagoak daude eta laburragoak dira. 

b) Datuekin grafikoak. Grafikoen interpretazioa:

Grafiko hauetan, bertikalki hazi diren garbantzuen artean lehenengoa eta alborantz hazi direnen artean bigarrena konparatu ditugu, hauek direlako modu egokian garatu ahal izan diren bakarrak. Argi ikusten den bezala, bertikalki landatuta zegoen garbantzua azkarrago eta modu erregularrago batean hazten da. Zurtoina, biei bostgarren egunean hazten zaie eta sustraiak hirugarrenean.  Sustraiak, bertikalean landatuta egon den garbantzuari oso azkar hazi zaizkio eta nahiko erregularki.   Hauek, alborantz egon denarekin alderatuz 15mm gehiago hazi dira. 

Hala ere, ezberdintasun handiena zurtoinen artean egon da. Bertikalarena 84 milimetro hazi da eta bestearena, 34. Hauen arteko ezberdintasuna 50 milimetrotakoa izan da eta gainera, alborantz (grabitate-ardatzaren perpendikularrean) zegoenaren zurtoina 39 gradutako inklinazioa izan du.

6. ONDORIOAK:

Ondorioz, esperimentu honen emaitzak ikusi ondoren, esan dezakegu garbantzuen hazkuntza grabitatea estimulatzen dienean eta ardatz grabitatorioa normala ez denean, ezberdina dela. Grabitatearen indarrek eraginda, bi kasuetan sustraiak Lurraren zentrorantz doaz (grabitropismo positiboa) eta zurtoinak argirantz (grabitropismo negatiboa). Honek eragiten du, alborantz jarrita dauden landareen sustraiek eta zurtoinek inklinatu eta biraketak egin behar izatea grabitateak estimulatuta. Honek, beraien hazkuntza moteldu egiten du, baina gure hipotesiaren aurka, haien hazkuntza nahiko erregularra da ere bai. 

Bi edalontzietako garbantzuetan, bakarrik bana garatu ahal izan da modu egoki ahal batean.  Beraz, ondorioztatzen dugu garbuentzuek hazteko behar duten espazioa eta perimetroa, edalontzikoarena dela, hau da, 15,7cm. Ondo garatu direnen bien artean hainbat ezberdintasun egon dira. Zurtoina bertikalean 84 mm hazi da eta alborantz zegoenean, 34 mm. Grabitatearen indarrak hasieratik jarraitzen ez duenean, landarearen hazkuntza moteltzen da. Beraz, argi dago grabitatearen indarrak eta ardatz grabitatorioak eragina duela hauen hazkuntzan. Auxinak, grabitateak estimulatuta, gehiago hazten dira beheko atalean zurtoina gorantz inklinatzeko, landare guztien hazkuntza ardatz grabitatorioan oinarritzen delako. Gainera, 84mm neurtzen duen zurtoinak, bost hosto ditu zurtoinetik ateratzen eta 34mm neurtzen dituenak soilik 3. Sustraietan, berriz, ikusi dezakegu nola hainbesteko desberdintasuna ez dagoen. Hasieran apur bat inklinatzen diren arren, sustrai kopurua eta hauek hazteko behar duten perimetroa berdina da. 

Garbantzuak dilistekin eta indabekin alderatzen baditugu, zenbait gauza aipatzea gomendagarria da. Garbantzuen eta indaben artea, ez dago hainbesteko desberdintasunik, biek antzeko hazkuntza perimetroa behar dute, antzeko sustraiak, antzeko luzeerak… Hala ere, dilisten eta garbantzuen artean, desberdintasun ugari daude. Dilistek denbora gutxiago behar dute hazteko, espazio gutxiago behar dute eta sustrai gutxiago behar dituzte. 

Ondorioz, esan dezakegu garbantzuen hazkuntza bektor-grabitatorioaren zentzuan eta grabitatearen indarren norabide eta noranzkoa ez daudenean, moteltzen dela eta ez dela hain zuzena.  Baita guk pentsatu baino gehiagoko espazioa behar dute hazteko eta hazkuntza nahiko motela da dilistekin alderatuz. Beraz, ez dugu uste hau lekalerik aproposa denik espaziora eramateko.