Zergatik landareen hazkuntza mikrograbitatean?

XIX. mendetik, positibismoa eta esperimentazioa nagusi izan dira zientzian. Gizakiok ikerkuntzaren eta gauza berriak frogatzearen garrantzia ulertu dugu. Gaur egun, guretzat ezezagunena den gauza espazioa da. Kirolari, historiari eta zientziari buruz dakigu behar den guztia, baina espazioari buruz? Oraindik gauza ugari ikertu behar ditugu. 

Guk behin irakurri genuen, espazioan oso gauza arraroak daudela, guretzat hori irakurri baino lehen pentsaezinak zirenak. Adibidez, solido egoeran dagoen diamantez eratutako planeta bat, sugarretan dagoen izotzez eratutako planeta bat (Gliese 436b), espaziotik bakarrik ibiltzen den planeta  (CFBDSIR2149) eta garrantzitsuena dena, ikertzaileek habitagarriak diren 40 planeta aurkitu dituzte (esate baterako, Ross 128 b planeta).  Hori dela eta, landarearen hazkuntza espazioan ikertzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Landare mota ezberdinak espazioan landatzea lortzen badugu, gizakiek espazioa ikertzeko aukera gehiago izango dituztelako. 

Landareak espazioan mikrograbitate egoeran daude eta landareen hazkuntza mikrograbitatean, hainbat faktore ezberdin hautematen dira eta guk, faktore hauek ikertu eta azalduko ditugu banan-banan esperimentu eta azalpen teoriko ezberdinen bidez. Hala ere, gure motibazio handiena ikerketa hau garatzeko, azkenean zein landare izango den onena espazioan landatzeko da.