-DILISTAK:

4. BEHAKETAK:

  1. Grabitate-indarraren norabide eta noranzkoan landatuta:
  1. Grabitate-indarraren perpendikularrean landatuta:

5. EMAITZAK:

 a) Argazkien interpretazioa:

Argazkietan ikusi dezakegun bezala, bertikalki hazi diren dilisten eta alborantz hazi direnen artean, desberdintasun nabarmena dago. Bertikalki hazi diren dilisten zurtoina, besteenaren ia bikoitza eta askoz zuzenagoa da. Besteena, inklinatuta dago eta ibilbide ezberdinak dauzka, grabitatearen indartak eragindakoak. Baita sustraietan ezberdintasunak ikusi ditzakegu ere. Alborantz hazi direnen sustraiak, hasieran bira txiki bat egiten dute, bektor-grabitatorioa jarraitzeko (grabitatearen indarrak eragina) eta Lurraren zentrorantz joateko. Gainera, tolestuagoak daude, dilista edalontzian zegoen posizioaren arabera, eta laburragoak dira. 

Dilista bakoitzak gradu ezberdinetako inklinazioa dauka, dilista nola landatuta eta edalontziaren zein partean zegoen arabera, baino ikusi dezakegu guztiek patroi antzekoa jarraitzen dutela.

b) Datuekin grafikoak. Grafikoen interpretazioa:

Grafiko hauetan argi ikusten den bezala, bertikalki landatuta zeuden dilistak azkarrago eta modu erregularrago batean hazten dira. Hirugarren egunetik hasita, egun bakoitzean 17,5 milimetro inguru hazi dira eta horizontalki jarrita zeudenak, justu 7,5 mm. Beraz, ikusi dezakegu hazkuntzaren ezberdintasuna egunero, 10 milimetrokoa dela. Gainera, bi grafikoek portaera oso antzekoa dute eta beraz, sustraien eta zurtoinaren hazkuntza oso antzekoa da.

6. ONDORIOAK:

Ondorioz, esperimentu honen emaitzak ikusi ondoren, esan dezakegu dilisten hazkuntza grabitatea estimulatzen dienean eta ardatz grabitatorioa normala ez denean, ezberdina dela. Grabitatearen indarrek eraginda, bi kasuetan sustraiak Lurraren zentrorantz doaz (grabitropismo positiboa) eta zurtoinak argirantz (grabitropismo negatiboa). Honek eragiten du, alborantz jarrita dauden landareen sustraiek eta zurtoinek inklinatu eta biraketak egin behar izatea grabitateak estimulatuta. Honek, beraien hazkuntza moteldu egiten du, baina gure hipotesiaren aurka, haien hazkuntza nahiko erregularra da ere. 

Edalontzi bertikaletan zeuden landareen bata besteko hazkuntza 64,83 mm-koa izan da eta alborantz zeudenena, 34,16mm-koa. Hauen artean 30,67 mm-ko desberdintasuna dago, ia erdia. Honek esan nahi du, grabitatearen bektorea eta indarrak hasieratik jarraitzen ez duenean, dilisten hazkuntza bi aldiz geldoagoa izango dela.  Sustraietan baita berdina gertatzen da ere. Edalontzia bertikaletan zeuden dilisten sustraien bataz besteko hazkuntza, 27,16 mm-koa izan da. Berriz, albokoena 15,83mm. Hauen arteko ezberdintasuna 11,33mm-koa izan da; berriro ere, ia bertikalen erdia. Beraz, hazkuntza bi aldiz azkarrago egiten dute bertikalek albokoek baino gutxi gorabehera.

Honen aritik, frogatu ahal izan dugu grabitatearen indarren norabide eta noranzko berean ez daudenean landareak, inklinatu egiten direla, kasu honetan, 26,16°. Indabekin eta garbantzuekin alderatuz…. JARRI

Ondorioz, esan dezakegu dilisten hazkuntza bektor-grabitatorioaren zentzuan eta grabitatearen indarren norabide eta noranzkoa ez daudenean, erdira moteltzen dela gutxi gorabehera eta ez dela hain zuzena. Hala ere, nahiko erregularra da ere eta atal bakoitzaren hazkuntza denboraren proportzioa antzekoa da. (Ez da bat-batean asko hazten eta gero ezer ere) Beraz, nahiko azkar eta erregularki hazten direla frogatu dugunez (bektor-grabitatorioa hasiera batean jarraitzen duten arren), espaziorako nahiko aproposak izan ahal direla esan dezakegu eta honetaz askoz seguruago egoteko, klinostatoan egindako berdina frogatzea da gure hurrengo helburua. Klinostatoan, hasiera batean grabitate indarren norabide eta zentzuan ez egoteaz aparte, bektore-grabitatorioa norabide egokian finkatu ezin delako eta horrek, mikrograbitate baldintzak emango dizkigu.