1.FASEA: ZE LEKALE DEN POTENTZIALKI HOBERENA ESPAZIOAN LANDATZEKO IKERTZEA

  1. Esperimentuaren azalpena et:

Esperimentu honetan landareen

  1. HIPOTESIA

Gure hipotesia da normal hazten ari diren landareak grabitate-indarraren zentzu berean ez daudenak baino azkarrago eta zuzenago haziko direla da. Uste dugu besteak astiroago eta modu irregularrago batean haziko direla eta zuzen jartzen saiatuko direla, grabitate-indarraren eraginez.

 c) Esperimentuarentzako oinarri teorikoa:

Geotropismoa: Geotropismoa tropismo mota bat da. Tropismoa landare batek estimulu bati erantzuteko egiten duen desplazamendua edo orientazio-inklinazioa da eta kasu honetan, tropismoa grabitate-indarrak sortzen du. Landarea grabitate-indarraren norabide eta noranzko berean dagoenean (Lurraren zentrorantz), geotropismo positiboaz hitz egiten dugu . Bestalde, geotropismoa grabitatearen kontrakoa (eguzkirantz, adibidez) bada, geotropismo negatiboa da. Adibidez, zurtoinak geotropismo negatiboa du, eta sustraiek positiboa (grabitatearen norabidean mugitzen baitira). Auxina kontzentrazio ezberdinek landareek geotropismoa garatzea ahalbidetzen dute.

Grabitate-indarra: Grabitate-indarra planetaren masak bere grabitate-eremuaren barruan dauden objektuetan eragiten duen indar fisikoa da.

Dilistak: Dilista (Lens culinaris) Fabaceae familiako landare urteroko belarkara da. Urterokoa izatea esan nahi du, urte osoan zehar landatu ahal dela. Haren zurtoinak 30-40 cm ingurukoak izan ohi dira, ahulak, adardunak eta ildokatuak. Gainerako lekaleek bezala, dilistak nitrogenoa finkatzen duten bakterioak eduki ohi ditu sustraietako noduluetan. Horri esker, ongarri natural gisa erabil daiteke.

Indabak: Lekale mota bat da, lekatik ateratako ale lehor marroixka edo zuri kolorekoak direnak. Indabak urteroko landareak dira eta gaur egun, mundu osoan lantzen da bere alea jateko. Inoiz hostoa ere jaten da, eta haren lastoa abereen bazka modura erabiltzen da.

Garbantzuak: Garbantzua (Cicer arietinum) Fabaceae familiako landare belarkara jangarria da.  Urteroko lekalea da eta 20-50 cm arteko altueraraino hazten da. Luma-formako hosto txikiak dauzka zurtoinaren albo bietan.

2. MATERIALAK:

    ~Lekaleak:

-Dilistak (10 bat inguru)

-Indabak (10 bat inguru)

-Garbantzuak (10 bat inguru)

   ~Tresneria:

3. PROZEDURA:

  1. Algodoia buzti eta basuaren barruan sartu behar dugu. 
  1. Gero, bi edalontzietan garbantzuak jarriko ditugu, beste bietan dilistak eta azkenengo bietan, indabak.
  1. Ondoren, edalontzi bat alboz jarriko dugu bektor-grabitatorioa horizontala izateko eta bestearena, bertika, hau da, normala izateko.
  1. Hazten dauden bitartean, egunero landareak neurtuko ditugu ahal dugun zehaztasun handiarekin.
  1. Azkenik, jada informazio nahiko eta luzeera nahikoa dutenean, mota berekoak diren lekaleak papel milimetriko oso zehatz batera eraman eta hauen inklinazioa eta hauen arteko ezberdintasunak neurtu.

-DILISTAK:

4. BEHAKETAK:

  1. Grabitate-indarraren norabide eta noranzkoan landatuta:
  1. Grabitate-indarraren perpendikularrean landatuta:

5. EMAITZAK:

 a) Argazkien interpretazioa:

Argazkietan ikusi dezakegun bezala, bertikalki hazi diren dilisten eta alborantz hazi direnen artean, desberdintasun nabarmena dago. Bertikalki hazi diren dilisten zurtoina, besteenaren ia bikoitza eta askoz zuzenagoa da. Besteena, inklinatuta dago eta ibilbide ezberdinak dauzka, grabitatearen indartak eragindakoak. Baita sustraietan ezberdintasunak ikusi ditzakegu ere. Alborantz hazi direnen sustraiak, hasieran bira txiki bat egiten dute, bektor-grabitatorioa jarraitzeko (grabitatearen indarrak eragina) eta Lurraren zentrorantz joateko. Gainera, tolestuagoak daude, dilista edalontzian zegoen posizioaren arabera, eta laburragoak dira. 

Dilista bakoitzak gradu ezberdinetako inklinazioa dauka, dilista nola landatuta eta edalontziaren zein partean zegoen arabera, baino ikusi dezakegu guztiek patroi antzekoa jarraitzen dutela.

b) Datuekin grafikoak. Grafikoen interpretazioa:

Grafiko hauetan argi ikusten den bezala, bertikalki landatuta zeuden dilistak azkarrago eta modu erregularrago batean hazten dira. Hirugarren egunetik hasita, egun bakoitzean 17,5 milimetro inguru hazi dira eta horizontalki jarrita zeudenak, justu 7,5 mm. Beraz, ikusi dezakegu hazkuntzaren ezberdintasuna egunero, 10 milimetrokoa dela. Gainera, bi grafikoek portaera oso antzekoa dute eta beraz, sustraien eta zurtoinaren hazkuntza oso antzekoa da.

6. ONDORIOAK:

Ondorioz, esperimentu honen emaitzak ikusi ondoren, esan dezakegu dilisten hazkuntza grabitatea estimulatzen dienean eta ardatz grabitatorioa normala ez denean, ezberdina dela. Grabitatearen indarrek eraginda, bi kasuetan sustraiak Lurraren zentrorantz doaz (grabitropismo positiboa) eta zurtoinak argirantz (grabitropismo negatiboa). Honek eragiten du, alborantz jarrita dauden landareen sustraiek eta zurtoinek inklinatu eta biraketak egin behar izatea grabitateak estimulatuta. Honek, beraien hazkuntza moteldu egiten du, baina gure hipotesiaren aurka, haien hazkuntza nahiko erregularra da ere. 

Edalontzi bertikaletan zeuden landareen bata besteko hazkuntza 64,83 mm-koa izan da eta alborantz zeudenena, 34,16mm-koa. Hauen artean 30,67 mm-ko desberdintasuna dago, ia erdia. Honek esan nahi du, grabitatearen bektorea eta indarrak hasieratik jarraitzen ez duenean, dilisten hazkuntza bi aldiz geldoagoa izango dela.  Sustraietan baita berdina gertatzen da ere. Edalontzia bertikaletan zeuden dilisten sustraien bataz besteko hazkuntza, 27,16 mm-koa izan da. Berriz, albokoena 15,83mm. Hauen arteko ezberdintasuna 11,33mm-koa izan da; berriro ere, ia bertikalen erdia. Beraz, hazkuntza bi aldiz azkarrago egiten dute bertikalek albokoek baino gutxi gorabehera.

Honen aritik, frogatu ahal izan dugu grabitatearen indarren norabide eta noranzko berean ez daudenean landareak, inklinatu egiten direla, kasu honetan, 26,16°. Indabekin eta garbantzuekin alderatuz…. JARRI

Ondorioz, esan dezakegu dilisten hazkuntza bektor-grabitatorioaren zentzuan eta grabitatearen indarren norabide eta noranzkoa ez daudenean, erdira moteltzen dela gutxi gorabehera eta ez dela hain zuzena. Hala ere, nahiko erregularra da ere eta atal bakoitzaren hazkuntza denboraren proportzioa antzekoa da. (Ez da bat-batean asko hazten eta gero ezer ere) Beraz, nahiko azkar eta erregularki hazten direla frogatu dugunez (bektor-grabitatorioa hasiera batean jarraitzen duten arren), espaziorako nahiko aproposak izan ahal direla esan dezakegu eta honetaz askoz seguruago egoteko, klinostatoan egindako berdina frogatzea da gure hurrengo helburua. Klinostatoan, hasiera batean grabitate indarren norabide eta zentzuan ez egoteaz aparte, bektore-grabitatorioa norabide egokian finkatu ezin delako eta horrek, mikrograbitate baldintzak emango dizkigu.

-GARBANTZUAK:

4. BEHAKETAK:

  1. Grabitate-indarraren norabide eta noranzkoan landatuta:
  1. Grabitate-indarraren perpendikularrean landatuta:

5. EMAITZAK:

  1. Argazkien interpretazioa

Argazkietan ikusi dezakegun bezala, bertikalki hazi diren garbantzuen eta alborantz hazi direnen artean, desberdintasun nabarmena dago zenbait aspektuetan. Bertikalki egon direnetan, hau da, bektor-grabitatorioaren eta indar-grabitatorioaren noranzkoan eta zentzuan egon direnetan, bakarrik bati hazi izan zaio zurtoina eta modu egokian garatu izan ahal da. Besteek ez dute toki nahikorik izan eta bati, bakarrik sustrai txiki bat garatu zaio eta besteari ezer ere ez. Alborantz zeudenetan, gauza berdina gertatu da. Bakarrik bat modu egokian garatu izan da eta beste biak ezin izan dira garatu (lehenengoa apur bat hazi da, baina  hirugarrena bigundu eta txarto jarri egin da). 

Bertikalki hazi den garbantzuaren zurtoina, zuzenagoa eta luzeagoa da (ardatz-grabitatorioam zegoelako). Alborantz hazi denarenan, 39°-ko inklinazioa egon delako. Zurtoinak graduazio hori hartu egin du, grabitatearen indarrak estimulatuta eta bektor-grabitatorioarengana hurbildu nahirik. Bestea, ez da inklinatu laburregia zelako. 

Baita sustraietan ezberdintasunak ikusi ditzakegu ere. Alborantz hazi direnen sustraiak, hasieran bira txiki bat egiten dute (lehenengoak 49°-koa eta bigarrenak, 31°-koa), bektor-grabitatorioa jarraitzeko (grabitatearen indarrak eragina) eta Lurraren zentrorantz joateko. Gainera, tolestuagoak daude eta laburragoak dira. 

b) Datuekin grafikoak. Grafikoen interpretazioa:

Grafiko hauetan, bertikalki hazi diren garbantzuen artean lehenengoa eta alborantz hazi direnen artean bigarrena konparatu ditugu, hauek direlako modu egokian garatu ahal izan diren bakarrak. Argi ikusten den bezala, bertikalki landatuta zegoen garbantzua azkarrago eta modu erregularrago batean hazten da. Zurtoina, biei bostgarren egunean hazten zaie eta sustraiak hirugarrenean.  Sustraiak, bertikalean landatuta egon den garbantzuari oso azkar hazi zaizkio eta nahiko erregularki.   Hauek, alborantz egon denarekin alderatuz 15mm gehiago hazi dira. 

Hala ere, ezberdintasun handiena zurtoinen artean egon da. Bertikalarena 84 milimetro hazi da eta bestearena, 34. Hauen arteko ezberdintasuna 50 milimetrotakoa izan da eta gainera, alborantz (grabitate-ardatzaren perpendikularrean) zegoenaren zurtoina 39 gradutako inklinazioa izan du.

6. ONDORIOAK:

Ondorioz, esperimentu honen emaitzak ikusi ondoren, esan dezakegu garbantzuen hazkuntza grabitatea estimulatzen dienean eta ardatz grabitatorioa normala ez denean, ezberdina dela. Grabitatearen indarrek eraginda, bi kasuetan sustraiak Lurraren zentrorantz doaz (grabitropismo positiboa) eta zurtoinak argirantz (grabitropismo negatiboa). Honek eragiten du, alborantz jarrita dauden landareen sustraiek eta zurtoinek inklinatu eta biraketak egin behar izatea grabitateak estimulatuta. Honek, beraien hazkuntza moteldu egiten du, baina gure hipotesiaren aurka, haien hazkuntza nahiko erregularra da ere bai. 

Bi edalontzietako garbantzuetan, bakarrik bana garatu ahal izan da modu egoki ahal batean.  Beraz, ondorioztatzen dugu garbuentzuek hazteko behar duten espazioa eta perimetroa, edalontzikoarena dela, hau da, 15,7cm. Ondo garatu direnen bien artean hainbat ezberdintasun egon dira. Zurtoina bertikalean 84 mm hazi da eta alborantz zegoenean, 34 mm. Grabitatearen indarrak hasieratik jarraitzen ez duenean, landarearen hazkuntza moteltzen da. Beraz, argi dago grabitatearen indarrak eta ardatz grabitatorioak eragina duela hauen hazkuntzan. Auxinak, grabitateak estimulatuta, gehiago hazten dira beheko atalean zurtoina gorantz inklinatzeko, landare guztien hazkuntza ardatz grabitatorioan oinarritzen delako. Gainera, 84mm neurtzen duen zurtoinak, bost hosto ditu zurtoinetik ateratzen eta 34mm neurtzen dituenak soilik 3. Sustraietan, berriz, ikusi dezakegu nola hainbesteko desberdintasuna ez dagoen. Hasieran apur bat inklinatzen diren arren, sustrai kopurua eta hauek hazteko behar duten perimetroa berdina da. 

Garbantzuak dilistekin eta indabekin alderatzen baditugu, zenbait gauza aipatzea gomendagarria da. Garbantzuen eta indaben artea, ez dago hainbesteko desberdintasunik, biek antzeko hazkuntza perimetroa behar dute, antzeko sustraiak, antzeko luzeerak… Hala ere, dilisten eta garbantzuen artean, desberdintasun ugari daude. Dilistek denbora gutxiago behar dute hazteko, espazio gutxiago behar dute eta sustrai gutxiago behar dituzte. 

Ondorioz, esan dezakegu garbantzuen hazkuntza bektor-grabitatorioaren zentzuan eta grabitatearen indarren norabide eta noranzkoa ez daudenean, moteltzen dela eta ez dela hain zuzena.  Baita guk pentsatu baino gehiagoko espazioa behar dute hazteko eta hazkuntza nahiko motela da dilistekin alderatuz. Beraz, ez dugu uste hau lekalerik aproposa denik espaziora eramateko.

-INDABAK:

4. BEHAKETAK:

  1. Grabitate-indarraren norabide eta noranzkoan landatuta:
  1. Grabitate-indarraren perpendikularrean landatuta:

5. EMAITZAK:

 a) Argazkien interpretazioa:

Argazkietan ikusi dezakegun bezala, bertikalki hazi diren indaben eta alborantz hazi direnen artean, desberdintasun oso nabarmena dago zenbait aspektuetan. Kasu honetan, beste kasuetan kontran, alborantz egon diren indabak askoz gehiago hazi dira, 100 mm gehiago gutxi gorabehera. Hau oso ezberdintasun handia da eta ikusten ari garenaren arabera, indabak hobeto hazten dira bektor grabitatorioaren norabide berdin berdinean ez daudenean. Izan ere, beraen goiko atalak, grabitropismo positiboa du, sustraiak bezala eta orduan, zurtoinak ez du hainbeste indarrik gorantz hazteko zuzen zuzen badago. Baita ere, ikusi ahal izan dugu alborantz jarrita zegen edalontzian ladatutako indaben sustraiak askoz luzeagoak direla. Hauen sustraiak batez ere horizontalean hazi dira, hidrotropismoa dela eta. Hidrotropismoa beste tropismo mota bat da eta honen estimulua ura da. Edalontzia horizontalean zegoenez, sustraiak horizotalean mugitu dira, uraren bila. Baina, sustraien bukaeran Lurraren zentrorantz inklinatzen direla ikusi dezakegu eta hau, grabitropismoaren eraginez gertatzen da.

Beste aldetik, bektor grabitatorioaren paralelo zeudenen sustraiak, ez dira hainbeste hazi eta guk uste dugu hori izan dela indabek sustraiak hazteko perimetro nahikoa izan behar dutela eta honetan, algodoian bertikalki ondo sartuta zeudenez (bestean horizontalki zegoenez edalontzia ezin ziren hain barrura sartu) ez dute hazteko leku nahikorik izan eta beraien artean pegatuago egon dira. Hala ere, honetan gutxienez lau indaba haziak hazi egin dira eta bestean, lauetatik bakarrik 3 hazi dira (baina gehiago).

b) Datuekin grafikoak. Grafikoen interpretazioa:

Grafiko hauetan argi ikusten da bektor grabitatorioa jarraitzen zuten (bertikalak) eta bektor grabitatorioa jarraitzen ez zutenen (horizontalak) indaben hazkuntzaren arteko ezberdintasunak. Alborantz zeudenei, ia 100 mm gehiago hazi zaie zurtoina eta sustraiak 20 mm gehiago inguru. Hau, espazioarengatik izan dela deritzogu eta indaben goiko atalak, grabitropismo positiboa duelako. Hala ere, gauza batzuk amankomunean dituzte. Bien sustraiak landatu eta bigarren egunera hazi dira eta zurtoinak hirugarren egunean.

6. ONDORIOAK:

Ondorioz, esperimentu honen emaitzak ikusi ondoren, esan dezakegu indaben hazkuntza grabitatea estimulatzen dienean eta ardatz grabitatorioa normala ez denean, ezberdina dela. Grabitatearen indarrek eraginda, bi kasuetan sustraiak Lurraren zentrorantz doaz (grabitropismo positiboa) eta zurtoinak argirantz (grabitropismo negatiboa). Honek eragiten du, alborantz jarrita dauden landareen sustraiek eta zurtoinek inklinatu egin behar izatea grabitateak estimulatuta. Honek, indaben kasuan ez du beraien hazkuntza moteltzen eta hori oso puntu garrantzitsua da. Gure hasierako hipotesiaren aurka, haien hazkuntza nahiko erregularra da ere bai. 

Indabek espazio nahiko behar dutela ondorioztatu dugu ere. Alborantz zeuden hazien sustraiek espazio gehiago zutenez hazteko, gehiago hazi dira eta hala ere, hazi bat ez da hazi lau horietatik espazio nahikorik ez zuelako. Gainera, hauen zurtoinak luzeenak dira eta beraz, ez dira klinostatoan sartuko. 

Indabak garbantzuekin alderatuta, apur bat azkarrago eta gehiago hazten dira. Beraz, indabak garbantzuak baino hobeak izango dira klinostatoan jartzeko. Hala ere, indabak dilisten diliatekin alderatzen baditugu, txarragoak dira. Dilistek denbora gutxiago behar dute hazteko, espazio gutxiago behar dute eta sustrai gutxiago behar dituzte. 

-EMAITZAK:

  1. Argazkien interpretazioa: