Posted on

Tropismoa

Zer dira tropismoak? Zer da estimulu bat?
Auxina hormona, nola inklinatzen dira landareak?
Grabitropismoa, guk ikertuko dugun tropismoa.

Tropismoa kanpoko estimulu baten aurrean landareek burutzen duten mugimenduari deritzo. 

•Estimuluaren definizioa:

Estimuluak inguruan gertatzen diren aldaketa fisiko-kimikoak dira eta organismoen erreakzioa eragiten dute, eta, horrela, autokontserbazioa ahalbidetzen duen erantzuna sortzen da. Estimuluak hiru motatakoak izan daitezke: fisikoak, kimikoak eta biologikoak. Fisikoak argiaren, soinuaren, tenperaturaren, presio atmosferikoaren eta grabitatearen aldaketarekin zerikusia dute. Estimulu kimikoek, substantzia batzuen eraginarekin organismoetan zerikusia dute (adibidez: usainak, gatz kontzentrazioa, zaporeak…) eta biologikoak, beste izaki bizidunengatik eragindakoak dira (adibidez: saguak katuaren presentzia sumatzen du eta berarengandik ihes egiten du).  

Estimuluaren aurrean, zelularen proteina hartzaileek (seinalea hartzen dutenak) euren egitura aldatu edo erreakzio kimikoren bat eragiten dute (substantzien jariaketa…) eta honek, zelularen jarduera aldatuko du. Substantzien jariaketa, mugimenduak sortu edo zatiketa eta zelulen bereizketa eragin dezake.

Argazki honetan, zelula bat ikusi dezakegu eta non dagoen kokatuta zelulan estimuluen hartzailea eta zelulan eragiten duen seinalea. Gainera kasu honetan zelularen erantzuna estimuluari, substantzia jariatzea izan da.

•Zeintzuk dira tropismoa eragiten duten estimuluak? (Landareei eragiten dietenak)

Tropismoa eragiten duten estimuluak anitzak izan daitezke (argia, grabitatearen indarra, gai kimikoak…) eta landareek antzematen dituzte, zentzumen-organoak ez izan arren. Tropismo hauen arabera, landare bat modu batean edo bestean hasi daiteke.

Landareek estimuluenganako edo estimuluengandik burutzen duten higidura oso motela da, baina hazkunde-erantzunak beti aktibo daude eta landareak estimulu baterantz bideratzen dituzte edo estimulutik urruntzen dituzte, baldintzarik onenak bilatzeko. 

•Norabidearen arabera bi tropismo mota sortzen dira:

-Tropismo positiboa: Landarea estimulurantz hazten denean gertatzen da. Adibidez, landarea argia dagoen tokirantz hazten denean (ekilorea…).

-Tropismo negatiboa: Landarea estimuluaren aurkako norabidean hazten denean gertatzen da. Adibidez, uretako landare batzuk eguzkiaren argiaren kontrako norabidean hazten dira. Fototropismo negatibo mota hau funtsezkoa da haientzat, eguzki intzidentzia handiagoa izateak epe luzera ura lurruntzea eta, beraz, bizitzeko behar duen ingurunea galtzea suposatuko lukeelako. Beste adibide bat, landareen sustraiak dira. Landareen sustraiak argi eguzkitik aldentzen dira eta.

•Nola gertatzen da tropismoa landareetan?

Tropismoan parte hartzen duen hormona auxina hormona da, landare-hazkuntzako hormona. Funtsezko zeregina betetzen du landareen hainbat prozesu fisiologikotan parte hartzen duelako, batez ere landarearen hazkuntzan. Zurtoinaren muturreko meristemoan ekoizten dira, hau da, zurtoinaren puntan, eta hortik landarearen hazkunde tokietaraino mugitzen dira. Kanpoko baldintzek (argia, grabitatea…) auxina kantitateari eragin diezaiokete, hazkundea sustatuz. Kontzentrazio handietan, zurtoinen zelulen hazkundea eta luzapena estimulatzen ditu, sustraien zelulen hazkundea atzeratzen duen bitartean. 

Auxina zurtoin osoan uniformeki banatzen denean, zurtoinaren alde guztiak abiadura berean hazten dira, horrela landarea argirantz eta grabitatetik urrun hazteko aukera ematen du. Landarea bere aldetik iraulita badago, auxina zurtoinaren beheko aldean kontzentratzen da, zurtoinaren beheko aldean zelulak luzatu daitezen. Prozesu honek zurtoina bihurtzen du berriro gorantz hazteko, hau da, argirantz.

Adibidez, argia zurtoin horretara modu uniformean iristen ez denez, itzalaren eremuan gehiago metatzen da, eta, ondorioz, azkarrago hazten da. Horrela, argirantz tolesten den zurtoina garatzen da.

Bi argazki hauetan modu bisualago batean azalduta agertzen da. Ikusi dezakegu nola hasiera batean auxina hormona modu uniformean banatuta dagoen landarearen meristemoan, hau da, puntan. Gero, argiak landarea estimulatzen duenean, auxina argia ematen ez dion aldean metatzen da eta alde horretako zelulak, auxina kopuru handiengatik estimulatita, gehiago hasten dira. Beraz, landarearen alde bat luzeagoa denez (bigarren argazkiko B atalean bezala), landarea tolestu egiten da argi-iturrirantz.

•Landareetan 5 tropismo mota nagusi daude:

Landareen bost tropismo nagusiak fototropismoa, grabitropismoa (geotropismoa ere deitua), kimiotropismoa, hidrotropismoa eta tigmotropismoa. Hala ere, guretzat garrantzitsuenak direnak fototropismoa eta grabitropismoa dira. Espazioan, hauek direlako dauden bi tropismoak.

•Fototropismoa: Fototropismoan tropismoa eragiten duen estimulua argia da. Landareek argiaren beharra dute fotosintesia osatzeko eta beraz, argia eskuratzeko, argi-iturrirantz hazten dira, hazkunde horretan auxina motako hormonek parte hartuz. Landarea aipatutako argi estimuluaren iturrirantz hazten denean, fototropismo positiboaz hitz egiten dugu. Bestalde, landarea argiaren aurkako norabidean garatzen bada, fototropismo negatiboa da. 

Adibidez, fototropismo positiboaren adibide bat argazki honetan ikusi dezakegu:

Hasieran, lehen azaldu dudan bezala, landarearen auxinak modu uniformean bananduta daude zurtoinaren meristemoan, goikaldeko atalean. Hau gertatzen da, argia goitik datorrelako eta beraz, ez dira mugitu behar. Baina, argi-iturria albo batean dagoenean, landareak estimulu hori jaso eta argirantz mugitzeko beharra du. Beraz, auxinak, itzala dagoen aldean metatu egiten dira, zelula horien hazketa estimulatuz eta bizkortuz, eta argia ematen duen alboan, ez dira hainbeste metatzen, zelulen hazkuntza geldotuz. Horrela, landarea argirantz tolestuko da, argazkian ikusten dugun bezala.

Fototropismo negatiboaren adibide bat, berriz, beste argazki honen sutraietan ikusi dezakegu:

Sustraiak argiaren kontra hazten dira, beraiek ez dutelako argia nahi. Beraz auxina argi gehien jasotzen duen aldean jartzen da, zelula horien hazkuntza azeleratuz eta horrela, sustraiak beste aldera tolestuz (alde hori luzeagoa delako). Irudian gauzak gezi eta izenekin seinalatuta daude, hobeto ulertzeko.

•Kimiotropismoa: Kimiotropismoa eragiten duen estimulua estimulu kimiko bat da, adibidez: gatz kontzentrazioa, usaina… Kimiotropismo positiboan, mugimendua elementu kimikorantz gertatzen da, eta mugimendu kimiotropiko negatiboan aldiz, elementu kimikotik urrun. Honen adibide bat, polinizazio garaian ikus daiteke: obuluek, lorean, azukreak askatzen dituzte eta hauek modu positiboan jokatzen dute polena eragiteko eta polen hodia sortzeko. Baina, auxinaren parte hartzea garrantzitsua den kimiotropismo batzuk, sustraienak dira. Sustraiak kimiotropismo positiboa erakusten dute, mineral erabilgarrienetarantz hazten direnean eta kimiotropismo negatiboa erakusten dute azido kaltegarrietatik urruntzen direnean.

Argazki honetan kimiotropismo positiboa ikusi dezakegu, auxina alde horretan metatzen delako alde horretako zelulak gehiago hazteko eta horrela, landarearen sustraiak gatz mineraletara tolesteko.

Beste argazki honetan, kimiotropismo negatiboa ikusi dezakegu, auxinak albo batean metatzen direlako substantzia toxikoetatik urruntzeko.

•Hidrotropismoa: Ura da tropismo mota hau eragiten duen estimulua. Sustraiek hidrotropismo positiboa dute. Hidrotropismoa positiboa da, sustraiak hezetasun maila handiagoa hautematen duten eremurantz hazten direnean gertatzen da. Hidrotropismo negatiboan aldiz, sustraiak hezetasunetik urruntzen dira. Prozesu honetan auxinak funtsezkoak dira, sustraiei uretara nola orientatu behar diren adierazten dietelako. Hona hemen azaldutakoaren adibidea:

Eskumaldeko landarearen sustraiak ikusi dezakegu uretara hurbiltzen direla, auxinak kanpoaldeko aldean metatu direlako eta zelula horiek azeleratuz eta sustraien norabidea aldatuz.

     -Hidrotropismoaren beste adibide bat:

Behekaldeko atal esperimentalean egin dugun bezala, landare bat algodoi buztian landatzean, sustraiak algodoi horri “lotuko” dira, ura nahi dutelako eta hau, hidrotropismo positiboa da.

•Tigmotropismoa: Elementu solido bat landarearekin kontaktu fisikoan dagoenean, landare honen erantzuna da tigmotropismoa. Esaterako, huntza bezalako landare igokariek, haien zelulen hazkuntza areagotzen dute (auxinak eraginda) solido batekin harremanetan jartzen direnean. Tigmotropismo positiboa landarea euskarriaren inguruan hazten denean gertatzen da. Tigmotropismo negatiboak, berriz, topatzen dituen oztopo edo elementu solidoak saihestera eramaten du landarea. Hau tigmotropismo positiboarem adibide bat da: (landarea objektuaremgana mugitzen delako)

•Geotropismoa edo grabitropismoa: Geotropismoa tropismo mota bat da. Tropismoa landare batek estimulu bati erantzuteko egiten duen desplazamendua edo orientazio-inklinazioa da eta kasu honetan, tropismoa grabitate-indarrak sortzen du. Landarea grabitate-indarraren norabide eta noranzko berean dagoenean (Lurraren zentrorantz), geotropismo positiboaz hitz egiten dugu . Bestalde, geotropismoa grabitatearen kontrakoa (eguzkirantz, adibidez) bada, geotropismo negatiboa da. Adibidez, zurtoinak geotropismo negatiboa du, eta sustraiek positiboa (grabitatearen norabidean mugitzen baitira). Guk burutuko dugun ikerketan tropismo mota hau garrantzitsuena da, grabitatearen indarra faktore garrantzitsuena delako.

Argazki honetan ikusi dezakegu geotropismoaren adibide bat. Sustraiek, geotropismo positiboa dute grabitatearen noranzkoa eta honek eragiten duen indarraren noranzkoa jarraitzen dutelako, hau da, Lurraren zentrorantz doaz. Baina, landarearen zurtoina berriz eguzkirantz doa eta grabitate-indarraren noranzkoaren kontra doa, Lurraren zentrotik aldentzen delako.

Auxina kontzentrazio ezberdinek landareek geotropismoa garatzea ahalbidetzen dute. Auxina hormona beste tropismoetan bezala, gehiago metatzen da alde batean eta alde horretako zelulen hazkuntza azeleratzen du, alde hori gehiago haziz eta landarearen norabidea aldatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude