Posted on

Grabitatea

Zergatik simulatuko dugu mikrograbitatea?

 •Definizioa:

Fisikan, grabitatea, Lurrak gorputz guztien gainean eragiten duen indar fisikoa da, hauek bere erdigunera erakarriz. Sir Isaac Newton fisikari, filosofo, matematikari eta asmatzaile britainiarrak garatu zuen grabitatearen teoria. Objektuak bere erdigunera erakartzen ditu grabitate-indarrarengatik, bestela ezin izango genuke lurrean ibili, esate baterako. Grabitateak pisuarekin zerikusia dauka eta hau planetaren masak grabitate-eremuaren barruan dauden objektu guztietan eragiten duen grabitate-indarra da. Kontuan hartu behar da indar hori aldatu egin daitekeela planetaren eta dagokion eremu grabitatorioaren arabera. Pertsona batek pisu desberdina izango du Lurrean eta Marten, planeta horien masa desberdina baita. Nazioarteko Sistemak onartutako grabitatearen neurketaren balioa 9,81 m/s2 da, askotan “1g” gisa adierazten da.

   •Grabitate-indarra: Definizioa

Grabitate-indarra planetaren masak bere grabitate-eremuaren barruan dauden objektuetan eragiten duen indar fisikoa da.

  -Grabitate-indarrak mugimenduari eragiten dio, gorputz bat funtzionamenduan jartzea, gelditzea edo mugimendua aldatzea lor baitezake.

  -Gorantz jaurtitzen diren objektuak edo gorputzak balaztatzeaz arduratzen da, baina beherantz mugitzen direnak azeleratzen ditu.

•Bektor-grabitatorioa: Landareak grabitate-indarrarengatik, bektore bat finkatzen du norabide horretan hazteko. Grabitatea dagoenean, bektorea bertikala izaten da, Lurraren zentrorantz.

-Landareak eta grabitatea:

•Grabitatearen eragina landareetan: Landareek Lurraren indar-grabitatorioari zuzenean erantzuten diote. Zurtoinak gorantz edo Lurraren erdigunetik urrun hazten dira. Sustraiak, berriz, beherantz edo Lurraren erdigunerantz hazten dira.

•Landareen minikampo grabitatorioa: Grabitatea guztiz kentzea ezinezkoa da, landare baten masak bere inguruan “minikampo” grabitatorio bat eratzen baitu. Baina klinostatoarekin, grabitaterik gabeko baldintzaren antzekoak simulatzen dira, hau da, mikrograbitatea eta hori da guk gure proiektuan garatuko duguna besteak beste.

•Zer da mikrograbitatea?: 

Ezin gara grabitateagatik eskapatu, hau da, ezin da grabitatea guztiz desagertu. Orduan, grabitatea kentzen saiatzen garenean, inoiz ez dugu lortuko grabitatea nulua izatea, guztion masak gure inguruan “minikampo grabitatorio” bat eratzen duelako. Horregaitik, leku batean grabitatea ez dagoenenan mikrograbitatea dagoela esaten da, grabitatea ez delako guztiz kendu. Ondorioz, mikrograbitate eremu edo kanpo batean gaude, grabitatearen efektua neutralizatzen dugunean. Grabitatearen efektua ia ia nulua izango da. Oso zaila da mikrograbitatea simulatzea Lurran, baina modu errealena, klinostato bat erabiltzea da. Izan ere, oso txikia da Lurreko gainazaleko grabitatearen aldean.  Adibidez, objektu bat erorketa askean dagoen bakoitzean gertatzen da mikrograbitatearen egoera. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude