Posted on

Mikrograbitatea

Egoera bat da non aplikaturiko indar bakarra grabitatea den eta bere indarra ez da gustiz nuloa. Lurraren inguruan orbitatzen duten gorputzek daukaten grabitatea da, egoera honek desorientazioa sortzen du, ez dagoelako gora edo berarik. Termino kuantitatiboetan, mikrograbitatetzat hartzen da eragiten duten azelerazioak lurreko grabitatearen balioaren hamarren bat baino txikiagoak direnean. Oro har, onartzen da mikrograbitatearen intentsitatea oso txikia dela, eta haren ondorioak gutxietsi egin daitezkeela ikerketa gehienetan. Hau da, esperimentuen emaitzak ez lirateke desberdinak izango matematikoki zero grabitate baldintzak lortuz gero. Esperimentua burutu ahal izateko, gure landareari mikrograbitatea izatea eragin behar diogu klinostatoaren bidez. Oso zaila denez mikrograbitatea Lurran izatea edo simulatzea, klinostato bat eraiki dugu.

Mikrograbitatea eta Newtonen Grabitatearen Lege Unibertsala

 3.2.1 NEWTON ETA BERE LEGEA

Isaac Newton 1643.urtean Britania Handian jaiotako fisikari, matematikari, filosofikari izan zen. Bere ikerketek garratzia handia izan zuten garai hartan, hain garrantzitsuak, gaur egun erabiltzen jarraitzen ditugula. Bera izan zen lehenengo pertsona grabitateari buruzko teoria bat sortzen. Teoria hau bururatu zitzaion sagar bat zuhaitz batetik jausten ikusi zuenean. Philosophiae Naturalis Principia Mathematica liburan azaldu zuen 1687. urtean non historian lehenengo aldiz erlazio kuantitatibo bat ezarri zitzaion bi masa gorputzen arteko erakarpen indarrari. Lege honek  bi masa gorputzen arteko interakzioa deskribatzen du, interakzio grabitatorioa. Newton-ek esan zuen bi gorputz hauen arteko erakarpena haien masen araberakoa eta haien arteko distantziaren araberakoa zela. Zenbat eta masak gertuago kokatuta egon, orduan eta erakarpena nabariagoa. 

Laburbilduz, grabitate unibertsalaren legea dio haien arteko erakarpen indarra bi gorputzen masen eta grabitazio unibertsalaren balio konstantearen zuzenki proportzionala eta bi gorputzen arteko distantzien karraturaren alderantzizko proportzionalaren erresultantea dela.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude