Posted on

Espazioa

Gure helburu nagusia, landare mota ezberdinak espaziora eramatea da eta han nola haziko ziren ikertzea. Beraz, horretarako espazioaren baldintzak jakin behar ditugu eta zer den espazioa.

Espazioa, unibertsoan erlatiboki hutsik dagoen eskualdea da, atmosferatik kanpo dagoena. Ez dago hutsik bertan partikula asko daudelako, baina oso dentsitate txikian, batez ere hidrogenoa gas eran eta erradiazio elektromagnetikoa. Lurran espazioko kondizio berdinak simulatu nahi bagenitu, airea edo gasak guztiz kendu beharko genituzke eta -250C°ko tenperatura ezarri.  Beraz, guk egin ahal dugun bakarra momentuz, mikrograbitatea simulatzea da.

Kanpoko espazioa Lurretik oso desberdina den ingurunea da. Hiru desberdintasun nagusiak hauek dira: atmosfera (espazioa hutsa), erradiazioa (partikula arriskutsuen maila altua) eta grabitatea (espazioan pisugabetasuna).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude