Posted on

Marte

Gure bigarren helburua, landareen hazkuntza Marte planetan ikertzea da, behin mikrograbitatera nola erantzuten duten jakinda. Hobekien erantzuten duenak mikrograbitateari Marten nola haziko lirake ikertuko dugu.

Marte eguzki-sistemako laugarren planeta da distantziaren arabera eta bigarren txikiena, Merkurioren ondoren. “Planeta gorria” ere deitzen zaio azaleran dagoen burdin oxidoaren ondorioz. Atmosfera fineko planeta harritsua da eta bi satelite txiki ditu, Deimos eta Fobos deitzen direnak. Marten eguzki-sistemako sumendirik handiena dago, 22.5 kilometroko altuera duena, eta eguzki-sistemako arrolik sakonetarikoa, 11 kilometroko sakonerarekin. Planetaren %40 lautada bat da, Boreal Arro izena duena. Ur likidoa ezin da Marteko gainazalea egon Marteko presio atmosferikoa lurrarena baino 100 aldiz txikiagoa delako eta beraz, etorkizunean landareak bertan landatza oso zaila da. Marte planeta harritsua da, silizioa eta oxigenoa dituzten mineralez, metalez eta harriak sortzen dituzten materialez osatuta dago. 

Hala ere, guk jakin nahi dugu Lur fertilizatua eta egoera onean eramaten badugu martera eta ortu moduko bat landatzen badugu, zer gertatuko litzateke bertako landareekin atmosferaren eraginez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude