Posted on

Klinostato motak

Klinostatoak biraketa-ardatz bakarrekoak izan daitezke, eta, kasu horretan, biraketa-planoko erantzunak aztertzeko aukera ematen du, bi biraketa-ardatzekoak, zeinek, biraketa-abiadura desberdinak konbinatuz, baldintza esperimental ugari sortzea ahalbidetzen baitute, edo baita ortogonalki jarritako hiru biraketa-ardatzenak ere, zeinek grabitatearen bektorearen ausazko aldaketa ahalbidetzen baitute espazioaren norabide guztietan. Hauek dira urteetan zehar eskola ezberdinetan egin dituzten klinostatoak: 

  • 2D Klinostatoa, errotazio- ardatzarekiko paraleloa den hazkunde- planoarekin:  hasierako diseinuak ez bezala, konfigurazio honek ahalbidetzen digu errotazio ardatzaren inklinazioa erabiltzea grabitatea bi bektoreetan banatzeko, bata errotazio- ardatzarekiko perpendikularra dena eta bestea ardatzarekiko paraleloa. Estrategia honeki, lurreko grabitatea baino txikiagoak diren grabitate- balioak eta landareek grabitatearekiko duten sentzibilitatea aztertu daiteke.
  • Alboko argiztapena duen WD klinostatoa: led panel bat gehitzen zaio landareen haziak egongo den albo batean. Horrekin posiblea izango litzateke nola erreakzionatuko zuten landareak mikrograbitatea eta argiarekin batera. Emaitza fototropikoak aurkigzea da helburua.
Alboko argiztapena duen klinostatoa
  • 2D klinostato fotografikoa:  irudiak tarte erregularretan hartzeko sistema bat du, horrela, ikertu ahal daiteke haziaren hazkuntza “timelapse” bideoak montatu baino lehenago.
2D klinostato fotografikoa
  • Errotazio azkarreko 2D klinostatoa: klinostato hauek 50-120 RPMko abiadura angeluarretan dute laginen errotazioa. Badaude ikerketak esaten dutenak klinostato mota honek hoberen simulatzen dituela mikrograbitatearen efektuak landareetan, hainbat sedmentazio prozesu ezabatzen  dituelako.
Errotazio azkarreko klinostatoa
Zeintzuk dira klinostato motak?

NASA-k erabiltzen duen klinostato mota berriz askoz handiagoa eta sofistikatuagoa da:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude