ARAZOAK

Prozesuan zehar izandako arazoak

KONPONKETAK

Kutxaren pisua

Ez dugu aldaketarik, egin gustatuko litzaigukelako motorearekin martxan zelako efektuak izango dituen, pisuarekin mugituko den ala ez, jausiko den ala ez…

Ardatza

Hasierako prototipoaren ardatza oso ahula eta behea zen kutxak duen pisurako, beraz, beste hainbat makil jarri dizkiogu ardatza indartsuagoa bihurtzeko eta gure kutxaren pisua eutsi ahal izateko.

Ikusitako hasierako prototipo bakar bat zuen, eta arazoari kutxaren pisuak eragiten zion, beste prototipo batekin elkartu genuen bi ardatz izateko.

Motorra

Motorrari dagokionez, bere lana gure ardatza biraraztea izango zen, baina kutxak duen pisuaren eraginez, ez dakigu beharrezkoa den  indarra izango duen. Konponbidea, kutxaren tamaina murriztea izango zen, ondino ez dugu egin ez dugulako denborarik izan.

CD kutxak

  • Klinostatoan haziak jarri ahal izateko, CD kutxetan sartu behar genituela aurkitu genuen, hasieran neurriak interneten bilatu genituen kutxarik ez genuelako. Kutxak ekartzerakoan konturatu ginen ez zirela ondo sartzen eta kutxaren tamaina aldatu behar izan genuen.
  • CD kutxaren zabalera zentrimetro batekoa denez aztertu nahi ditugun lagin batzuk ez dira ondo sartzen. Beraz, hazi txikiagoak dituzten landare motak erabiliko ditugu.

Euskarria

Klinostatoaren pisua dela eta euskarriaren forma deformatzean hasi zen. Beraz, arazoari aurre egiteko zutabe antzekoak gehitu genituen. Modu honetan pisua bi puntotan bakarrik aplikatuta ez egoteko.