2. FASEA: LEKALE HORREN HAZKUNTZA BEKTOREAREKIN BURUZ BEHERA IKERTU ETA HAUEN HAZKUNTZA CD BATEAN NOLAKOA DEN IKERTU

HELBURUA: Dilisten hazkuntza bektorearen aurka ikertu eta hauen hazkuntza CD batean nolakoa den ikertu. 

2. Fasearen metodologia

-MATERIALAK:

•Lekalea: Dilistak

•Tresneria:

-PROZEDURA:

10 egunez egindako behaketa:

-BEHAKETA:

-EMAITZAK:

  1. Argazkien interpretazioa:

Argazkietan ikusi dezakegu nola dilisten zurtoinen angelua eta norabidea aldatu egin den. Hau gertatu da dilistak bektor-grabitatorioaren aurka jarrita zeudelako. Bektore hau aldatzerakoan (normalean bertikala dagoelako) landareek grabitropismoaren ondorioz, beraien sustraien eta zurtoinaren norabidea aldatzen dute. 

Haziak lehenengo, CD-an jarri eta sustraiak apur bat hazten utzi genituen. Horrela, ikusiko genuen non hazten zen bakoitzaren sustraia eta guztiak norabide berean jarri ahal izango genituen. Jada mikimetro bat hazi zirenean (sustraia nondik haziko zen ikusteko beste) guztiak norabide berdinean jarri genituen, hau da, sustraia gorantz eta segituan, CD-a jada horman jarri genuen. Sustraiak, beraz, gorantz hazi ziren apur bat eta jada 3.egunean sustraiak gorantz hazita jarri genituela, berantz giratu egin ziren, haiek grabitropismo positiboa dutelako.

Zurtoinari berriz, behekalderantz haztea behartu diogu eta zurtoinek, beraien norabidea aldatu egin dute goikalderantz, grabitropismo negatiboa duelako. Beraz, hirugarren egunean beherantz hazten hazi dira, baina jada luzeera nahikoa zutenean gorantz biratu egin dira.  

Gero, zazpigarren egunean, landarean grabitropismoaren eragina ikusi genuenean, berriro giratu genuen CD-a eta hori egiterakoan, sustraiak eta zurtoinak berriro giratu egin ziren haien bektorearen norabidean. Gainera, dilistei sustrai berriak hazi zitzaizkien jada norabide zuzenean eta beraz, zurtoinetan norabidearen aldaketa argiago ikusten zen.

  1. Grafikoen interpretazioa:

-Zurtoinen luzeeren grafikoak:

Lehenengo grafikoan, CD-an hazitako dilisten eta edalontzi bertikaletan hazitako dilisten arteko konparaketa bat ikusi dezakegu. CD-an hazitako hazien zurtoina astiroago hazi dela eta, aldiz, edalontzi bertikaleko hazien zurtoina arinago hazi dela ikusi dezakegu. Hau gertatzen da, edalontzi bertikalan hazten diren dilistak, hazkuntza errezago garatu ahal dutelako, ez dutelako bektor grabitatorioaren aurka borrokatu behar eta haien norabidea aldatu. 

Bigarren grafikoan, CD-an hazitako dilisten eta edalontzi horizontalean hazitako dilisten arteko konparaketa bat ikusi dezakegu. Grafiko honetan ikus dezakegu nola CD-an hazitako hazien zurtoina arinago hazi den alborantz hazitako dilistekin alderatuz. Hau gertatu da, alborantz landatuta zeuden haziek esfortsu gehiago egin behar zutelako bektor grabitatorioaren norabidean jartzeko.

-ONDORIOAK:

Bigarren fasea burutu ostean, ondorioztatu dezakegu dilistak lekale nahiko egokiak direla espazioan, hau da, mikrograbitatean hazteko. CD-an hazterakoan eta bektor grabitatorioaren aurka hazterakoan, beraien hazkuntza oso ona izan da. CD-an toki nahikoa izan dute ondo hazteko, lekale oso txikiak direlako.